Albisteak

Gaur, asteartetik aurrera, ZAA antzerki asteko sarrerak erosteko aukera izango da

Ekainaren 24tik 28ra bitartean izango da aurten Zestoako Antzerki Astea eta sarrerak gaur, asteartetik,  aurrera erosteko aukera izango da Turismo bulegoan eta ekainaren 5ean, ostegun arratsaldean, kaleko salmenta egingo dute eta informazio puntua ere bertan egongo da. Ekainaren 6tik aurrera, berriz,  Entradium.com webgunean izango dira sarrerak eskuragarri.

Bost antzezlanak ikusteko bonua 25 euroan erosi ahalko da Turismo Bulegoan eta 18 urtetik beherakoentzat ikuskizunen sarrerek %50eko deskontua izango dute. Turismo bulegoan erosten diren sarrerak, eskudirutan ordaindu beharko dira.

Aurtengo egitarauak adin, poltsiko eta gustu guztientzako ikuskizunak dakartzala eta, beraz, antzerkiaz gozatzeko aitzakiarik ez dagoela azpimarratu dute antzerki taldeko kideek.

Ekainak 24, asteartea
20:30ean Caravan Park-en
HIGHLANDERRA ‍ (Eromen produkzioak). Baso baten erdian txabola galdu bat. Sei emakume daude bertan afaltzeko prest. Maitasun erromantikoaren inguruko komedia eroa. Sarrera 8 euro.

Ekainak 25, asteazkena
20:30ean Caravan Park-en

SENZA UN PERCHÉ  (Eromen produkzioak). Luxuzko bidai batek bildu ditu turista aberats hauek. Ez zaie ezer falta, eta, hala ere, hutsik dauden pertsonak baino ez dira. Amaiera gertu dagoenean bilatzen ote diogu zentzua bizitzari? Sarrera 8 euro.

Ekainak 26, osteguna
20:30ean Caravan Park-en

BURUGABEAK ‍(Eromen produkzioak). Ikusle bat iraindua izan da. Inguruko pertsonaia guztiak epaiketa absurdo baten partaide bihurtuko dira. Topatuko ote dute erruduna? Sarrera 8 euro.

Ekainak 27, ostirala
20:30ean Caravan Park-en
RENATA ‍(KAMIKAZ KOLEKTIBOA). Renata etengabe hil eta pizten da. Esku artean hil ala biziko misio bat daukalako. Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian. Lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea? Sarrera 8 euro.

Ekainak 28, larunbata
17:30ean Caravan Park-en. Sarrera 5 euro.

HIRU ISTORIO ETA MAKINA BAT ‍ (Eromen gazte taldea). Vending makina arrunt batek hiru istorio bitxi eta harrigarri pizten ditu: matxinada bat, mezu misteriotsuak eta ahots tentagarriak. Eta zuk, zer egingo zenuke?

ATEAREN BESTE ALDEAN (HIKA Teatroa). Neskak, mendiak eta hiriak ibiltzen ditu bere atearekin. Ibaiak eta basamortuak zeharkatu, eta itsasoaren hondoan galdu. Bat-batean, ordea, atea gurutzatzean, bilatu nahi zituen pertsonak aurkitzeko gai da, eta horrela, bere urtebetetzea ospatzeko moduan sentitzen da, berriz ere zoriontsu.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide