Gaur hasiko da ZAA!19

Gaur emango diogu hasiera ZAA!19-Zestoako Antzerki Asteari. “BI NI” eta “FLORIDA” antzezlanak izango dira lehenengo egun honetan ikusgai. “ZAZPI SENIDEKO” antzezlanerako sarrera gutxi batzuk geratzen dira Turismo Bulegoan. Gainontzeko antzezlanetarako ez da sarrerarik geratzen. Hona hemen programazioa:

Ekainak 24
19:00 “BI NI” haurren antzerkia kultur aretoan.
22:30 “FLORIDA” kale-antzerki ibiltaria Lili jauregian

Ekainak 25
22:30 “FLORIDA” kale-antzerki ibiltaria Lili jauregian
Ekainak 26
22:30 “FLORIDA” kale-antzerki ibiltaria Lili jauregian

Ekainak 27
18:30 Mahai ingurua jubilatuen tabernan. Gaia: Herri antzerkia norentzat eta zertarako?/Kultur mahaiaren garrantzia.

Ekainak 28
19:00 “ORLAC-EN ESKUAK” antzezlana kultur aretoan
21::00 “ORLAC-EN ESKUAK” antzezlana kultur aretoan

Ekainak 29
11:00 Antzerki ikastaro irekia jubilatuen tabernan. Aurrez izena eman beharko da 636 906 737 telefonoan.
20:00 “ZAZPI SENIDEKO” antzezlana kultur aretoan

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide