Albisteak

Gaur hasiko dira asentzioak Endoian

Arratsaldeko 19:30ean botako dute jaiei hasiera emateko txupinazoa eta 20:00etan meza izango da. Jarraian, afaria egingo dute eta afalondorenean erromeria izango da Ane Urbieta eta Maialen Larrañaga trikitilariekin.

Ostiraletik igandera bitartean jarraituko du festak. Hauxe datozen egunetarako egitaraua:

Maiatzak 10, ostirala
19:00etan Auzo poteoa.
20:30ean Bertso Afaria Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariekin.
Ondoren, erromeria Manex Unanue era Julen Rueda trikitilariekin.

Maiatzak 11, larunbata
17:00etan Umeen jolasak eta goxokiak.
20:30ean lagun arteko afaria Gillermo txiste kontalariarekin.
Ondoren, Ane Unanue eta Maialen Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Maiatzak 12, igandea
11:00etan Meza.
Ondoren Itziarko Andutz dantza taldea.
14:00etan Auzo bazkaria.
17:30ean Herri kirolak (aurkezle: Sarasola)
· Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza aizkolariak
· Burni eta Karmele Gisasola harrijasotzaileak
Egun guztian zehar, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide