Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, larunbata, izango da Zestoako XXI. Ibilaldi Neurtua. Antolatzaileek jakinarazi dute gaur iluntzeko hamabiak arte egongo dela izena emateko aukera, www.herrikrosa.eus atarian. Bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea, 29 kilometrokoa (irteera 7:00etan) , eta motza, 19 kilometrokoa (irteera 8:00etan).