Albisteak

Gaur ospatuko dute Santa Zezilia Ertxiñakoek

Ertxiña Musika eskolakoek gaur ospatuko dute Santa Zezilia. Arratsaldeko 17:30ean aterako dira eskolan banatu zaizkien koloretako kamisetekin eta kalean zehar kalejira egingo dute musika jo eta abestuz.
Eguraldiak laguntzen ez badu, zuzenean udaletxe azpian elkartuko dira eta han egingo dute saioa.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide