Albisteak

Gaur San Martin ospatu da eta asteburuan festa izango da Lasaon

San Martin eguna ospatu dute gaur, urriak 11, Lasaon meza eta jubilatuen hamaiketakoarekin. Asteburuan, berriz, festari jarraipena emango diote honako egitarauarekin:

Azaroak 14, ostirala
• 20:30 – Txupinazoa, Arsuaga anaiak txistulariekin girotuta
• 21:00 – Lasaoko sagardo dastaketa, pintxoak eta trikiti-bingoa

Azaroak 15, larunbata
• 13:00 – Auzoko gaztetxoen txupinazoa, buruhandiak eta gaztetxoen bazkaria
• 16:00 – Puzgarriak frontoian
• 20:30 – Bertso afaria. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Itzeber eta Alabier




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide