Albisteak

“Desenfocada” dokumentalaren proiekzioa eta pintxo-tertulia bihar Zestoako Talde Feministak antolatuta

Zestoako Mugimendu Feministak “Desenfocada” dokumentala proiektatuko du bihar, azaroaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, Alonderon. Emanaldiaren ondoren, pintxo-tertulia egingo da, ikusitakoaren inguruan solasteko.

Ekitaldia azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna, dela eta antolatu du talde feministak, hilabete osoan egingo diren jardueren baitan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide