Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaztañerre eguna edo “olinpiadak” izango dituzte ostiral arratsaldean Zestoako ikastetxeko patioan. Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegiko lanak direla eta han ezin egin direnez, atzeratu egin beharko dela jakinarazi du ikastetxeak. Haur, irakasle eta gurasoak taldeetan banatuta, hainbat jolasetan parte hartuko dute.
Amaieran txirula joko dute urtero bezala eta gaztaina erreak banatuko dira.