Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, abuztuak 7, sare sozialen bitartez, Zestoako Gazte Asanbladak Elizondo eraikina uzteko data berria ezarri zaiela jakinarazi zuen, irailak 11, asteazkena.
Uztailaren 19rako zuten lehen kanporaketa agindua eta bertan behera gelditu zen.
ZGAk bere komunikatuan dioenez, “orain arte egindako borrokak bere fruituak eman ditu”, eta aste hauetan “udalarekin negoziazioak martxak jartzea lortu dutela” dio.
Hala ere, asanbladako kideek oraindik “arrisku egoeran” daudela nabarmendu dute eta okupazioari lotutako 6500 euroko kalte-ordainei aurre egin behar dietenez, herritarrei antolatuko dituzten ekimenetan parte hartzeko deia egin diete.