Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaztetxea lekuz aldatzeko proiektuarekin jarraitzen dute gazte asanbladako kideek. Atzo arratsaldean zentroan soinu progak egin zituzten. Asanbladako kideen esanetan, proba horiek egitea “pauso handi bat da Gaztetxea lekuz aldatzeko proiektuaren bilakaeran”. Aurrerago egitasmoaren inguruko berri informazio gehiago kaleratuko dutela jakinarazi dute.
Argazkiak eta bideoa: Gazte asanblada