Albisteak

Gazte Asanbladaren 37. urtemugako egitarauari hasiera emango diote gaur

Zestoako Gazte Asanbladak 37. urtemuga ospatuko du aurten, eta gaur emango diote hasiera apirila osoan zehar luzatuko den egitarauari. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hilabete osorako jarduerak prestatu dituzte, eta datozen egunetan emango dituzte xehetasun gehiago sare sozialen bidez.

Urtemugari hasiera emateko, urtero bezala, Santakutzetako auzolanak egingo dituzte. Gaur bertan, asteartea, apirilak 7, eta hurrengo bi astearteetan ere elkartuko dira: apirilak 14 eta 21ean. Auzolanak 17:00etan hasiko dira hiru egunetan. Bestalde, tanborradan parte hartu nahi dutenentzat, bilera irekia antolatu dute apirilaren 14an, 19:00etan.

Larunbatean, apirilak 11, Artisau azoka antolatu dute plazan, 11:00etatik 15:00etara. Aurtengoan 20 postu inguru gonbidatu dituzte, eta besteak beste kosmetika naturala, zurezko jostailuak, eskuz egindako arropa eta hainbat artisauen produktuak izango dira salgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide