Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean hasiko da gazte asanbladak antolatutako futbito txapelketa. Zortzi taldek hartuko dute parte lehiaketan, eta hasteko, bi taldetan banatu dituzte: A eta B taldeak. A taldean honakoak daude: Xiarro Manda, Jurdanen Txakurrak, Peña Txunga eta Korreax; B taldean berriz, Hombre Lobo, Dukati, Monagilluak eta Zestoa Bizirik.
Partidek ordu erdiko iraupena izango dute, eta kiroldegian jokatuko dira. Gaur, ekainak 12, izango da aurreneko hitzordua. Arratsaldeko 18:30ean hasita, Peña Txungua eta Korreax taldeen arteko partida izango da. Ondoren, Xiarro Manda eta Jurdanen Txakurrak taldeek jokatuko dute.