Albisteak

GAZTETXOEN ESKU PILOTA FINALAK

Bihar (urtarrilak 6) jokatuko dira gaztetxoen esku pilotako finalak. 11:00etan hasiko dira partidak Zestoako frontoi zaharrean. Eguraldi txarra egiten badu kiroldegian izango dira partidak.

Abuztuan zehar jokatu zen txapelketa, baina finalak atzeratu egin ziren Iker Perez herritar pilotazalearen zorigaitzeko heriotzagatik.

Hauek dira biharko pilota jaialdian jokatuko diren partidak:

 

Lagunartekoa haurrak:

  • Alberdi – Lizarralde vs Uria – Alonso

FInalak:

  • Kimuak: Anduaga – Sasiain vs Errasti – Arrizabalaga
  • Kozkortuak banaka: Aimar Egiguren vs Iker Egiguren
  • Gaztetxoak: Odriozola – Alberdi vs Mutiozabal – Unanue



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide