Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak, Bargaztak talde feministarekin batera, generoa edota rolen inguruko tailerak antolatu dituzte Arroabean eta Zestoan. Bertan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek elkarrekin hausnartu eta adierazpen askeari bide eman ahalko diete bertso, antzerki, irakurketa, musika eta irudimena erabiliz.
Tailerrak abuztuaren 20tik irailaren 16ra bitartean izango dira eta interesatuek abuztuaren 14a baino lehen izena eman beharko dute 648 641 037 telefono zenbakian. Osasun-neurriak beteko dira eta gehienez 15 pertsonako bi talde osatuko dira.
