Albisteak

‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ liburua izango du hizpide Zestoako irakurle taldeak

Bihar arratsaldean bilduko da Zestoako irakurle taldea. Oraingoan, Svetlana Aleksievitx idazle eta kazetari bielorrusiar, eta Nobel saridunaren Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua izango dute hizpide. Bigarren Mundu Gerran frontean aritutako emakumeen testigantzak biltzen ditu liburuak. Ohi bezala, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra arduratuko da saioa gidatzeaz. Iker Sancho irakasle eta itzultzaileak itzuli zuen liburua eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen 2017an.

Informazio gehiago irakurle taldearen blogean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide