Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Laugarren Elkano Pilota Saria jokatuko da gaurĀ arratsaldean Getarian arratsaldeko 18:00etan hasita. Iera Agirre-Naroa Agirre bikoteak, Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendi aurkariak izango dituzte aurrez aurre. Astelehen honetan irabazi zuten final erdia Getarian Arrieta-O.R Larramendiren aurka.
Eta biharko finala gutxi ez eta, igandean Ogeta pilotalekuan Emakumezkoen Gasteizko I. Pilota Masterreko finala ere jokatuko du Naroa Agirrek arratsaldeko 19:00etan hasita.