Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren asteartean, abenduaren 10ean, Aiora Urbieta, Aizarnarraren, liburu berriaren aurkezpena izango da Portalen. Naturarekin konektatu eta bizimodu iraunkorragoa nahi dutenentzat egindako eskuliburu ilustratua da.
Liburua urtaroen inguruan egituratuta dago, eta etxerako eta zaintza pertsonalerako errezetak eta proposamen praktikoak eskaintzen ditu. Besteak beste, xaboiak, ukenduak, sendabelarrekin egindako erremedioak eta urteko une bakoitzera egokitutako sukaldaritza-errezetak egiteko jarraibideak daude.