Albisteak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Erniarraitzek

Datorren abenduaren 14an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostia Arenan (Ilunbe). Bertara joateko atubousa antolatu du Erniarraitz Bertso Elkarteak. Finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta autobusa 14:45ean irtengo da Zestoako autobus geltokitik. Itzulera ordua finala amaitu eta 30 minutura izango da. Izena eman nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute erniarraitz@gmail.com helbidera. Zerbitzuak 10 euroko prezioa izango du.

Final parekidea izango da aurtengoa. Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan txapela irabazteko asmoz. Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide