Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak antolatutako ekitaldian Zestoako zaintza proiektua aurkeztu zuen atzo Mikel Arregi alkateak 

Argazkia: Zestoako Udala

Zestoako Udalak eta San Juan fundazioak atzo Donostiako Arima Hotelean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazio publikoak antolatuta, nahi ez den bakardadeari aurre egiteko Gipuzkoan dauden proiektu ezberdinen aurkezpenean parte hartu zuten.

Zestoako proiektua, diruz laguntzeko Korale elkarte europarrak bultzatutako ekimen hautatuetako bat izan da.

Korale, Interreg Europe programaren baitan sortutako proiektua da, Europar Batasunak finantzatua eta bere helburua, praktika eta ezagutza komunitate baterantz aurrera egitea da, bakardadea politika publikoetatik prebenitu eta jorratzeko. 

Zestoako proiektua Mikel Arregi alkateak aurkeztu zuen eta Joseba Illarramendi eta Saioa Lasa, San Juan Egoitzako zuzendaria eta zuzendari ordea ere bertan izan ziren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide