Albisteak
Arroabeko Hezkuntza Foroan erronken jarraipena egin zuten atzo
— 2025-02-19Atzo arratsaldean, Arroabeko Elkargunean Hezkuntza Foroa egin zen. Saioa aurreko bileran erabakitakoa gogoratuz eta aurkezpen erronda eginez hasi zuten. Ondoren, pasa den ikasturtean aukeratutako hiru erronka nagusien jarraipena aztertu zuten:
Lehenik, harrera plana eta herri identitatea sustatzea landu zen. Jarraian, aisialdia km0 erronkaren baitan, Txepetxa aisialdi elkartea martxan dagoela nabarmendu zuten, ostiralero ekintzak antolatuz. Hurrengo pausoa udako udalekuak antolatzea izango da, eta horretarako, gurasoen iritzia jasotzeko galdetegi bat prestatu eta martxan jarriko dute.
Azkenik, eskola herrira zabaltzea erronkari heldu zioten. Haur-eskola, eskola eta auzo elkartearen arteko koordinazioa sendotzeko beharra azpimarratu zen, haurrek parte-hartze aktiboagoa izan dezaten. Horretarako, agenda bateratu bat osatu eta ekimen parte-hartzaileak bultzatzeko prozedurak definitzea proposatu zuten.
Amaitzeko, hurrengo Hezkuntza Foroa maiatzaren 20an, 17:00etatik 19:00etara izango dela adostu zuten.
Egin zaitez bazkide