Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak argazki lehiaketa antolatu zuten irailean “Gipuzkoa 1.000 urte” lemapean. Aurten omenaldia egin nahi izan zaio ‘Gipuzkoa’ izenaren lehen aipamen dokumentalari. Lehiaketako argazki irabazleekin foru egutegia osatu dute eta larunbat honetan Gipuzkoako udalerri guztietan banatu egingo da.
Irune Berasaluze foru bozeramailearen arabera, irailaren 1etik 30era bitartean 272 parte-hartzailek Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatzen zuten 644 argazki aurkeztu zituzten. Hauen artean aukeraketa eginda osatu da egutegia. Urola Erdian abenduaren 14an egingo da banaketa eta Zestoan, goizeko 11:30etatik 12:30era bitartean egingo da, plazan.