Albisteak

Gipuzkoako foru egutegia banatzen ari dira doan plazan

Goizeko 11:30etik 12:30ak bitartean egondo dira egutegiak doan banatzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak argazki lehiaketa antolatu zuten irailean “Gipuzkoa 1.000 urte” lemapean. Aurten omenaldia egin nahi izan zaio ‘Gipuzkoa’ izenaren lehen aipamen dokumentalari. Lehiaketako argazki irabazleekin foru egutegia osatu dute eta larunbat honetan Gipuzkoako udalerri guztietan banatu egingo da.

Irune Berasaluze foru bozeramailearen arabera, irailaren 1etik 30era bitartean 272 parte-hartzailek Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatzen zuten 644 argazki aurkeztu zituzten. Hauen artean aukeraketa eginda osatu da egutegia. Urola Erdian abenduaren 14an egingo da banaketa eta Zestoan, goizeko 11:30etatik 12:30era bitartean egingo da, plazan.

Adiel Zabalaren Loiolako santutegiaren argazki bat finalisten artean egon da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide