Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen jardunaldiak. Urteetako ohiturari jarraiki, lau modalitatetan lehiatuko dira lurraldeko hainbat herri txapelaren bila: esku-pilota, gomazko paleta, larruzko paleta eta zesta punta.
Eskuzko modalitatean lehiatuko dira herriko pilotariak. Bihar, ostirala, jokatuko dituzte lehen partidak, Lazkaoren aurka, hiru mailetan: kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Kiroldegiko Pilotalekuan.
Honako pilotari hauek arituko dira maila bakoitzean:
Kadete mailan: Urrestila – Zabala
Ordezkoa: Clavijo
Jubenil mailan: Azkue – Uria
Ordezkoa: Alonso
Nagusien mailan: Odriozola – Alonso
Ordezkoa: Sasiain
Itzulerako partidak maiatzaren 10eko asteburuan jokatuko dira, Lazkaon. Eskuzko pilota modalitate honetan, 266 bikotek hartuko dute parte, eta finalak ekainaren 30ean jokatuko dira.