Gisasola egoitzak Egunean Behin-eko sariak banatu ditu
Danbolin— 2021-08-05Amaitu da Egunean Behin zazpigarren denboraldia. Gisasola egoitzak “euskara oinarri izanik, era ludiko batean gure ingurukoekin eguneroko minutu entretenigarriak, eta asteko borroka txikiak” izan ditu protagonista hamar aste hauetan! Gisasola egoitzako Egunean Behineko taldeko sailkapenean aurreneko postua eta hemeretzigarrena lortu dituzten parte hartzaileei opari bana egin diote.