Albisteak

Gisasola egoitzaren XVI. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute

Gisasola egoitzak XVI. urtemuga ospatuko du ekainaren 23an. Aste osoko egitarau oparoa antolatu dute egoitzako arduradunek. 2002ko ekainean ireki zituen ateak Gisasola egoitzak, ilusioz eta irrikaz. “Ez genuen ez pentsatuko, hamasei urte ondoren, egoitza inoiz baino biziago sentituko genuenik, bertako gure egoiliarrak etxekotzat hartuz gure egoitza txikia…” azaldu dute Gisasolako arduradunek.

Egitaraua:

22, ostirala

10:15 – Herri eskolako haurren musika emanaldi goxoa.

16:30 – Zine berezia. LOREAK filma merienda goxo batez lagunduta.

23, larunbata

19:30 – San Joan sua.

24, igandea

13:00 – Urtemugako bazakari berezia.

25, astelehena

17:45 – Bingo berezia, txokolate goxoa denentzat, musika eta joko dibertigarriak haurrentzat.

26, asteartea

13:00 – Bazkari berezia Lau-Iturri sagardotegian

27, asteazkena

10:30 – Lagileen II. Pintxo Lehiaketa: Patata tortila.

28, osteguna

17:30 – II. Karta joko txapelketa.

29, ostirala

10:30 – Herrira igoera: bisita eta hamaiketakoa.

21:15 – Lan talde osoarentzako afari berezia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide