Albisteak

Gisasola eta San Juan egoitzentzat ere izango dira aurtengo Azkoiti-Azpeiti maratoi erdiko txapelak

Martxoaren 28an jokatu behar zen Azkoiti-Azpeitia maratoi erdia baia bizitzen ari garen egoera dela eta, irailaren 19ra atzeratu behar izan dute. Antolatzaileek dena prest zuten lasterketarako, baita sariak ere. Txapelak Azkoitiko Gurutze Gorriari, Azkoitiko San Jose, Azpeitiko San Martin eta Zestoako San Juan eta Gisasola egoitzek jasoko dituztela erabaki dute. “ Gure txaloak eta beraien lanaren errekonozimendua emateko modu bat ikusi dugu, eta berrogeialdia amaitutakoan,  Runner Bihotz Txapeldunen txapel bana jasoko dute” azaldu dute antolatzaileek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide