Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Martxoaren 28an jokatu behar zen Azkoiti-Azpeitia maratoi erdia baia bizitzen ari garen egoera dela eta, irailaren 19ra atzeratu behar izan dute. Antolatzaileek dena prest zuten lasterketarako, baita sariak ere. Txapelak Azkoitiko Gurutze Gorriari, Azkoitiko San Jose, Azpeitiko San Martin eta Zestoako San Juan eta Gisasola egoitzek jasoko dituztela erabaki dute. “ Gure txaloak eta beraien lanaren errekonozimendua emateko modu bat ikusi dugu, eta berrogeialdia amaitutakoan, Runner Bihotz Txapeldunen txapel bana jasoko dute” azaldu dute antolatzaileek.