Goiz-pasa Ekainberrin

Aurreko larunbatean, AEK-ko lagunok goiz-pasa ederra egin genuen Ekainberrin. Euskal Kostaldeko Museoen eguna zela eta, bisita berezia egin ahal izan genuen, gainera. Argiak itzalita sartu ginen kobaren erreplikara, eta guk geuk argitu behar izan genituen duela milaka urte egindako artelan ikusgarriak, eskerrak, halere, gaur egun teknologia badugun; ez genuen sua pizten aritu beharrik izan, linternak erabili baikenituen.

Ekainberriko bisitaren ondoren, ikasle zein irakasleoi gustatzen zaigun moduan, bazkaltzera joan ginen Iraetara paseotxoa eginez!

Hemen dituzue goizeko argazki batzuk:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide