Albisteak
Greban dauden udal langileek alkatearen eta hainbat herritarren aurkako salaketa jarri dutela jakinarazi du Mikel Arregi alkateak
— 2022-08-12Greban dauden udal langileek ELA sindikatuaren bidez alkatearen eta hainbat herritarren aurkako salaketa jarri dutela jakinarazi du Mikel Arregi alkateak. Arregiren arabera, “greba eskubidea errespetatu ez izanagatik” jarri dute salaketa lan ikuskaritzan. Alkatearen esanetan, “plazako barreren muntaketa eta auzoetako festetan egindako beste zenbait lan egiteagatik” jarri dute salaketa, eta bere ustez ez dago “inongo arrazoirik” salaketa hori jartzeko.
Horrez gain, Arregik azaldu du grebalariek Udalak egindako eskaintza ez zutela onartu: “Grebalariek guk egindako eskaintza ez zuten onartu. Udalak dokumentu hori buletin ofizialera bidali zuen aurreko astean. Gure ustez nahiko eskaintza eskuzabala egin zitzaien eta ez zuten onartu. Lehen ez zuen zentzurik grebak eta orain are gutxiago, dokumentuak buletinera bidali ziren momentutik atzera bueltarik ez dago”.
Egin zaitez bazkide