Albisteak

Herriko hezkuntza zentroen gehiengoak egin du bat grebarekin

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko hezkuntzan itzulera “segurua eta adostua” eskatzeko greba deitu dute gaurko LAB, ELA, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek. Hezkuntzako azpikontratek ere bat egin dute deialdiarekin, garbiketa zerbitzuek, jantokiek eta garraioak, esaterako. Unibertsitatez kanpoko hezkuntzan izango du eragina gaurko grebak.

Zestoako ikastetxeetan ezberdina izango grebaren jarraipena. Zestoako Herri Ikastetxean, Aizarnako Herri Eskolan, Ekain Haurreskolan eta Arroabeko Haurreskolan ia erabatekoa izango da grebaren segimendua baina hala ere, zerbitzu minimoak eskainiko dituzte. Arroabeko eskolan berriz, grebarik ez egitea erabaki du irakasleen gehiengoak eta eskolak normaltasunez emango dituzte. Arroako jangelako langileek, greba egitea erabaki dute, beraz, ez da jantoki zerbitzurik izango.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide