GRI Castigns enpresak aurkeztutako kanpoko birkokapen planak “eduki nahikoa ez” duela salatu dute
Danbolin— 2023-03-30Kontsulta aldiko beste bilera bat egin zuten atzo GRI Castings enpresaren eta langileen ordezkariek. Bilera horretan, enpresak kanpoko birkokatze plana aurkeztu zuen. ELA sindikatuaren arabera, plan horrek ez du “eduki nahikorik kontuan hartzeko”, ekarpen txikia egiten duelako. Horrez gain, enpresa batzordeak azaldu du plan hori ezin dela enpresan ezarri gaur egun.
Kontsulta aldiko hurrengo bilera martxoaren 13n izango dela jakinarazi dute, eta egun horretan, egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute, eguerdiko 13.45etatik 14:30era, Arroabeko bidesariko biribilgunean. Enpresa batzordeak jakinarazi du mobilizazio gehiago egingo dituztela. Era berean, administrazio publikoei gaian “esku hartzeko” eta GRI Castings enpresaren “industria politika” baten alde borrokatzeko eskatu diete beste behin.