Gure azken lanen berriak

Gure azken lanen berriak:

1 – Gordailuan ikerketan. BAIOko koba – Zestoa Antxieta taldeak 1990ko hamarkadan egindako zundaketan aurkitutako materialen ikerketa. Asier Gomez. Monica Villalba. Mikel Arlegi. Jabier Lazkano Azken teknologiak erabiltzen dituzte.

2 – BAIOko koba – Zestoa Espezie ezberdinen hezurren neurketak, inbentarioa, argazkiak eta 3D solidotan eskaneaketa. Kanidoak. Ursidoak. Felinoak. Hienidoak. Errinozeroak. Belarjaleak. Fauna bikaina dago Zestoako koba honetan. Epe laburrean zehazten joango gera.

3 – BAIOko koba – Zestoa Asier Gomezek eta bere kolaboratzaileek, proiektu bikaina bultzatzen hasiak dira Antxieta taldearen laguntzarekin. Ikerketa hauen berri ematen joango gera.

5 – 1969ko Ekainak 8an Andoni Albizuri “Katxo” eta Rafael Rezabal, Azpeitiko Antxieta taldeko kideak, Sastarrain bailaran arkeologia miaketak egiten zabiltzatela, sari bikaina lortu zuten: Ekaingo margoak aurkitu zituzten. Oraindik, Antxietakoek berdina egiten jarraitzen dugu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide