Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gurea Kulturako antolatzaileek dei egin diete zestoarrei jaietako kontzertuetan parte har dezaten. Nabarmendu dutenez, “Gurea Kultura ez da soilik kultur eskaintza bat, herritarrek festa beste modu batean bizitzeko aukera ere bada”.
Ekimen hau duela urte batzuk sortu zen, Zestoako jaien baitan bestelako kultur eskaintza baten beharra ikusi zenean. Ordutik hona ohiko hitzordu bilakatu da. Antolatzaileek azpimarratu dute “zezenketetan parte hartu nahi ez dutenentzat alternatiba bat eskaintzeaz gain, Gurea Kultura ekitaldi horren aurkako protesta egiteko modu bat ere badela”.
Kontzertuak estazio zaharrean izango dira, 17:30etik aurrera. Irailaren 7an, igandea, Ez Ez Ez, Makeda eta Sal del coche igoko dira oholtzara. Hurrengo egunean, irailaren 8an, astelehena, Anari izango da protagonista. “Herritarrak gonbidatu nahi ditugu musikaz gozatzera eta jaiak guztiontzat izan daitezela aldarrikatzera”, gaineratu dute.