Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Igande honetan, uztailak 14, ospatuko da Gurutzeaga Txirrindularitza Lasterketa, jubenilen mailakoa. Lasterketa 15:45ean hasiko da Foruen Plazan eta Gurutzeaga frontoiaren aurrean amaituko da. 82 kilometroko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek, eta lasterketan zehar bi aldiz pasako dira herritik.
Gurutzeaga Txirrindularitza Elkarteak herritar eta kirolzale guztiei dei egiten die ekitaldi honetan boluntario gisa bat egin dezaten. Pertsonak behar dituzte lasterketan errepidean zaintzeko eta seinaleztatzeko, parte-hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko. Parte hartu nahi dutenek txirrindulari elkartearekin jarri harremanetano telefono zenbaki hauen bidez: 661 391 336 (Urtzi) eta 667 343 245 (Otxua).