Albisteak

Gustora egin dute zestoarrek Kobaz Koba Trail entrenamendua

Kobaz Koba Trail mendi lasterketan izena emanda zeunden zestoarrentzat entrenamendua egiteko aukera antolatu dute aurten Agiro Mendi Klubak eta Arazik. Gaur goizeko 9etan atera dira, 20 lagunetik gora, hauetako batzuk aurreneko aldiz egingo dute lasterketa aurten eta gustora hartu dute aurrez ibilbidea ezagutzeko aukera. Berrikuntza bat izango du aurtengo ibilbideak, izan ere, 350m gehiago izango ditu. San Pelaio ermita inguruan aurten pixka bat behera egingo dute korrikalariek, handik Amalda baila osoko ikuspegia izango dute, eta ondoren igo egin beharko dute, guztira 50 positiboko aldearekin. Agiro Mendi Klubeko kideek antolatutako hamaiketakoan balorazio oso positiboa egin dute, bai aldaketa, bai eta aurrez entrenatzeko aukeraren inguruan ere.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide