[GUTUNA] Arkupe txaranga ilunpetan – Mertxe Merino
— 2019-08-27Herriko gaztetxoenak aspalditik, igandetan jotzen duen herriko txarangaren doinuekin goxatzen dute. Ohitura bihurtu da hamabostean behin udaletxeko arkupetan umeak dantzan eta helduak haiei begira egotea, musikariek instrumentuak astintzen dituzten bitartean.
Joan den igandean, ni ere hurbildu nintzen entzun eta ikustera. Entzun bai, baina ikusi gauza gutxi ikusten zen, ilunpetan baitzeuden arkupetan. Musikariek ozta-ozta ikusten zituzten partituren notak (ezkerrak kanta batzuk buruz jotzen dituzten), umeek ere juxtu-juxtu ikusten zuten elkarri ez oztopatzeko eta gurasoak han zenbiltzan txikiak ezin topa. Lotsagarri iruditu zitzaidan egoera. Zer garrantzia ematen zaion ekintza honi?
Ez da punta-puntako kontzertua izango, baina igande arratsaldetan herria alaitzen dute.
Jotzen duten bitartean argi batzuk piztea ez dut uste asko eskatzea denik. Akaso ez da argiteriaren arazoa, baizik eta argiteriaren arduradun bat jartzea denok pozik ordu erdi musikaz goxa ahal izateko.
Bota dut enbidoa, ea nork jasotzen duen!
Mertxe Merino
Egin zaitez bazkide