[GUTUNA] Arroagoiko parkea berritzeko eskaera
— 2019-10-04Arroagoiko herritarrek honako gutun hau bidali dute Danbolineko postontzira:
“Gutun honen bidez Arroagoiko herritarrok eskaera egin nahi dugu herriko parkea berritzeko lehen bailehen.
Parkea egin zenetik ez du berrikuntzarik eta mantenuko garbiketarik edota txukunketarik izan, hori dela eta, egoera tamalgarrian aurkitzen da gaur egun.
Asko izan dira parkea berritzeko egin diren eskaerak, baina orain arte ez du eraginik izan. Parkea arrisku egoeran aurkitzen da haurrentzat eta hori jasanezina da; txirristara igotzeko eskailerarik ez dago, zoru labainkorrak, zartatuak eta goroldioz josiak, desitxuratutako eta usteldutako jolas-egiturak, lurrera ondo lotu gabeko bankuak… eta hori gutxi balitz, parkera sartzeko ateak ere puskatuta daude.
Parkearen egoera tamalgarria islatzen duten hainbat argazki dira ondorengo hauek. Beraz, hau guztia ikusita parke berri bat egitea eskatzen dugu herritarrok.”
Egin zaitez bazkide