[GUTUNA] Eguzki talde ekologistak Lorentxa inguruan izandako isurketa salatu du

Joan den astean Urola ibaian Errotako industrialdean izandako isurketarekin egin genuen bezala, zoritxarrez, gaur ere astakeri hau salatu behar dugu.

Urtarrilaren 15ean Eguzki talde ekologistak Zestoan Iraeta eta Arroagoia auzoak lotzen dituen errepidean, Martinenea inguruan (Lorentxa), argazkian ikusi dezakeguna bide bazterretik atera zuen. Eguzkik egun batzuk lehenago isurketa horren berri zuen.

Inguruko bizilagunek errepide hori maiz erabiltzen dutenez,  hasiera batean udalari abisurik ez ematea erabaki genuen bilketa egiteko, eta horrela denen bista egon zitekeen. Honek bere emaitzak eman zituen.

Berehala zabaldu zen zonaldetik, eta gaur egun badakigu Urola Erdiko Mankomunitateak identifikatu duela hau legez kanpo bota zuen pertsona, eta ekintza hau nola tramitatu aztertzen ari dela.
Horregatik Eguzkik gaur arte ez du salaketa egin nahi izan, Mankomunitateak nola jokatuko zuen zain geunden.

Ez da lehen aldia horrelako isurketak gertatzen direla. Hori egitea erabaki zuten pertsonek inoiz ez zutelako pentsatu identifikatuak izatera iritsiko zirenik. Orain badakite inoiz gertatuko zela pentsatu ez zutena errealitate bihur daitekeela.

Gogora ekarri nahi dugu, gure lehen salaketan egin genuen bezala; “Udalak neurriak hartuko ditu jarrera horiek zuzentzeko”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide