[GUTUNA] Gure umeak eskolarako autobusik gabe? Arriskua dago

Arroabeko Guraso Elkarteko kideek bidalitako idatzia:

Arroa Beheko haurrek, auzoan 6. maila arte ikasi ondoren, Zumaiara jo ohi dute DBHra. Hezkuntza Sailak garraioa bermatzen du haur hauentzat. Baina legediak dio, bizitokiaren eta ikastetxearen artean 4 kilometro baino gutxiago egonez gero, DBH 3. eta 4. mailakoek garraio eskubidea galtzen dutela autobusean plazarik ez balego.
Gure egoera hurrengoa da: Aizarnazabalgo, Oikiako, Arroa Beheko, eta Narrondoko umeek erabiltzen dute autobus hori. DBH 1. eta 2. mailakoek bermatuta dute tokia, baina horiek autobusa betez gero, eta Arroa Zumaiatik 4 kilometro baino gutxiagora dagoela kontutan hartuz, GERTA LITEKE Arroa Beheko umeak GARRAIORIK GABE geratzea DERRIGORREZKO HEZKUNTZAN.
Arrisku honen aurrean kezkaturik gaude Guraso Elkartean. Hezkuntzara jo dugu, baina indarrean dagoen legedia hori dela erantzun digute. Gure ustez, haurrek derrigor behar dute adin horretan garraioa eskolara joateko. Beraz, gure ezinegona adierazteko zure sinadura eskatu nahi genuke. Arroako umerik ez autobusik gabe!

Sinatzeko, Txomin tabernan, Lurdesenea tabernan, ile apaindegian edo eskolan.

Animatu eta sinatu!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide