Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Martxoaren 17a da gaur, gehiengo sindikalak deituta greba eguna Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde. Goizean goizetik nabaria izan da eragina herrian, izan ere, langile askok uko egin diote lanera joateari, eta Zestoan ere eraikin publiko, saltoki, taberna eta enpresen gehiengo handi bat itxita egon da.
Hala ere, industrialdeetan eta herrigunean martxan zeuden toki gutxi horiek piketeen bisita jaso dute goizean. Gainera, Arroako biribilgunea blokeatu dute, A-8 autobidearen ondoan dagoena, eta auto ilara luzeak sortu dira.
Arratsaldean, manifestazioaren txanda izan da herrian, eta dozenaka eta dozenaka lagunek bat egin dute protesta deialdiarekin. Plazatik abiatuta, herritar ugari elkartu da M17 Greba orokorra. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko. 1500 LGS zioen pankartaren atzean, eta herria zeharkatu dute, atzera plazan bukatzeko. Bertan, hitzartzea egin dute gutxieneko soldata propioaren eta bizitza duinen alde.
