Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak azaldu duenez, hainbat herritarrek iruzurgile batzuen telefono deiak jaso dituztela jakinarazi die Ertzaintzak. Telefonoz, Osakidetzatik deitzen dutela esan eta etxera bertaratzeko hitzordua adosten dutela esan dute. Ertzaintzak dio Osakidetzak ez dituela dei horiek egin eta beraz, horrelako dei bat jasoz gero etxera sartzen ez uzteko gomendatzen dute.