Albisteak
Hartz atzaparkadak aurkitu dituzten Aizarnako Atsoagureta kobazuloan
— 2021-01-04Duela egun gutxi, Antxieta Arkeologi taldekoak Aizarnako Atsoagureta kobazuloan egiten ari ziren miatze lanen berri eman genuen. Sopresaren bat laster izango zela genion eta iritsi da albistea; hartz arrastoak aurkitu dituztela jakinarazi digute Antxietako kideek.
Oraindik konfirmatu gabe baldin badago ere, Ursus Spelaeus leize hartzarenak izango direla uste dute aztarnak. Hartz honek zituen ezaugarrien berri ere eman digute, 400 eta 600 kilo bitartean pisatzen zuten normalean, baina 800 kilokoak izatera ere iristen omen ziren batzuetan. Belarjalea omen zen bere %90ean eta neguan hibernatu egiten omen zuen. Orai dela 20.000 urte inguru desagertu omen zen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide