Hasi dira Gurutzeaga pilotaleku aurreko errepidea eta espaloiak berdintzeko lanekin
Danbolin— 2020-11-09
Gaur goizean hasi dira Gurutzeaga pilotaleku aurreko errepidea eta espaloiak berdintzeko lanekin. Zestoako Udalak eta Zestoan Merkatari Elkartearen elkarlanetik sortutako proiektua da eta helburuak, oinezkoei lehentasuna eman eta gune hori biziberritzea dira.
Asteak beharko dituzte lanak amaitzeko eta eragina izango dute kale horretako trafikoan: Zumaia eta Azpeiti aldera bertatik atera ahal izango da baina Zumaia aldetik datozenek Enekosauztegi kaleko aldapatik (Txanpinoia eta Mediku Etxearen ondoan dagoena) sartu beharko dute herrigunera.