Albisteak

Hasi dira Santakutz jaiak

19:00etan, suziriarekin batera ema zaie “ofizialki” hasiera Santakutz jaiei Zestoako Musika Banda eta Idiakaitz Txistulari Taldearen doinuez alaiturik. Arratsaldean zehar, ordea, umeentzako tailerrak eta Herri Ikastetxeko haurren pilota finalak lehiatu dira. Hasieran, eskola adin aurrekoen pilota topaketa egin da eta ondoren jokatu dira finalak. Finalen ondoren, koxkortuen adineko lau nesken arteko partida izan da. Naroa Agirre arroarrak eta Maddi Unanue azpeitiarrak 12 tanto egin dituzte, Nora Mendizabal andoaindarrak eta Maddi Urdanpilleta billabonarrak 16.

Finalen emaitzak

Haurrak neskak:
JULENE ARZALLUS 16 – IRAIA KORTA 07
Haurrak mutilak:
EÑAUT ALBERDI  04 –  AIERT URIA 16
Kimuak neskak:
MADDI LULUAGA 16  SARA LIZASO 03
KImuak mutilak:
XABAT SASIAIN 16 – AITOR ERRASTI 03

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide