UEMAko kide diren 87 herrietatik heldutako 15 eta 18 urte bitarteko gazteen udalekuak hasi dira gaur Sastarrainen. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko antolatu ditu aurten udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak lehen aldiz UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Zazpi eguneko egonaldia izango da eta soziolinguistikarekin lotutako gaiak landuko dituzte.
Albisteak
Hasi dira UEMAk antolatutako udalekuak Sastarrainen
— 2018-07-10Gaurtik hasi eta uztailaren 17ra bitartean izango da egonaldia. Talde-jolasak, zirku tailerra, Aizarnara irteera, eskalada, hondartzara irteera, gaubelak… egingo dituzte.
Argazkiak: UEMA
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide