Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Suziriarekin eman zioten atzo hasiera Narrondon San Kristobal jaiei. Sagardo dastaketa, II. Hnburgesa festa eta Dj Olaberri izan zituzten jaiei hasera emateko.
Gaur ere izango da zertan gozatua. Arratsaldeko 15:30ean Mus eta eskoba txapelketak izango dira. 16:30etatik 19:30ak bitartean Gaztetxoentzako puzgarriak eta txokolatada. Ondoren, 20:30ean Sardina jana. Afariaren txanda izango da 21:00etan. Gure Ametsa elkartean egingo da afaria eta eguna dantzan amaitzeko, 22:30ean Obaneuke taldearekin erromeria izango da.