Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikasturte berrirako haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu Alima Dantza taldeak. Honakoa hauek dira ekintza horiek:
Mugimendu askea
5-7 urte bitarteko haurrentzat prestatutako jarduera. Beraien mugimendu eta dantza askea bilatzeko ariketak egingo dituzte.
Ekialdeko dantza
7-12 urte bitarteko gaztetxoentzako jarduera. Bertan sabel dantzako teknikak jorratu ahal izango dituzte Maialen Kortadik gidatuta.
Jolas eszenikoa
Haur eta gaztetxoentzat prestaturiko jarduera. Adinen arabera talde ezberdinak sortuko dira- Bertan, gorputz adierazpena, inprobisazioa, pertsonaia ezberdinen sormena eta interpretazioa landuko dira jolasen bitartez.
Jarduera guztien prezioa hilean 23 eurokoa izango da. Kontakturako deitu 630 559 584 zenbakira.
IRUZKINDU