Albisteak

Haur eta gurasoentzako musika tailerra antolatu du Udalak

Ume eta gurasoentzako musika tailerra antolatu du Udalak datorren larunbaterako, hilak 17, Idiazpiko guraso txokoan. Nerea Goikoetxea Lasa musikoterapeuta, musika irakasle eta Musika Hezkuntza Goiztiarreko (0-2 urte) irakaslea arduratuko da saioa gidatzeaz. Saioak bi ordutegi izango ditu: 10:30etatik 11:15era bi eta hiru urte bitarteko haurren txanda izango da. 11:30etatik 12:15era, berriz, lau eta bost urtekoena. Tailerrean parte hartu nahi dutenek 688 684 029 telefono zenbakian eman beharko dute izena azaroaren 14a (asteazkena) baino lehen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide