Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Liburutegiak eta euskara sailak antolatuta, ‘Paperezkoak’ izeneko saioa izango da bihar, larunbata, liburutegian. Goizeko 11:30ean hasita, bi eta bost urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da eta, besteak beste, ipuin eta jolasen bidez, helduekin batera umeak liburuetara gerturatzea izango du helburu.
Antolatzaileen arabera, ekintza hau patxadazko aisialdia sustatzearen nahiz haurrei kalitatezko denbora eskaintzearen aldekoa da. Era berean, liburuekin eta euskaraz jolastearen aldeko apustua ere bada.
Aurrez izena eman dutenek soilik ahal izango dute saioan parte hartu.