Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren asteartean, apirilak 25, haurren danborradaren inguruan egindako hausnarketaren harira, maiatzaren 3an, Santakutz egunean ospatuko den danborradan izango diren aldaketen berri emango dute Alonderon. Bilera 18:00etan hasiko da, eta herri eskolako eta Udaleko ordezkariak ere bertan izango dira.
Pasa den urtean hainbat aldaketa izan ziren haurren danborradan, hala nola danborren eta barriken konpainiak koloreka antolatu ziren genero bereizketarik gabe, eta banderen taldeari uniformetasuna eman zitzaion Itxaropena dantza taldeko kideen laguntzari esker.